2013/05/21

Greba prestatzeko asanbladak Añorga eta Intxaurrondon

Maiatzaren 22an, asteazkenean, 19:30ean Amassorrain ikastolako liburutegian asanblada burutuko da Añorgan grebaren prestaketaz aritzeko. Ordu berean, asanblada burutuko dute Intxaurrondon ere, Zubiaurre aldapako eskola zaharretan, bizilagun elkartearen egoitzan. Zabaldu deialdiak eta parte hartu!


Banketxeak tapiatu dituzte!

2012/09/26

Herritar uholdea eguerdiko mobilizazioetan

Jendez beteriko Bulebarrean ekitaldia amaitzen ari zen bitartean, herritarrak San Martin kalera heltzen ziren oraindikan. Izugarria izan da. Gaur bildu ditugun indarrak, biltzen jarrai ditzagun bihartik aurrera ere. Elkarrekin geldiezinak gara eta!

Goizeko bideo laburpen gehiago

Al loro, eitb-tik ezaguna den Ainhoa Goikoetxea (Antiguako PNVren batzokia darama berak) nola aritu den grebalarien aurka. Poliziaren laguntzaz, noski! Flipante.