2013/05/21

Greba prestatzeko asanbladak Añorga eta Intxaurrondon

Maiatzaren 22an, asteazkenean, 19:30ean Amassorrain ikastolako liburutegian asanblada burutuko da Añorgan grebaren prestaketaz aritzeko. Ordu berean, asanblada burutuko dute Intxaurrondon ere, Zubiaurre aldapako eskola zaharretan, bizilagun elkartearen egoitzan. Zabaldu deialdiak eta parte hartu!