Gaur osteguna, arratsaldeko 19:00etan Groseko Okendo Kultur Etxean Donostiako greba komitea osatzeko deialdi irekia zabaldu da.
Donostiako eragile ezberdinekin landu da deialdia eta grebaren lanketarako elkargune izan nahi du gaurko asanblada.
Grebaren lanketan ekarpena egin nahi duen pertsona orok atea zabalik du gaurko batzarrean. Beraz, animatu eta parte hartu!
