2012/03/27

Greba eguneko Donostiako deialdiak

05:30ean Kotxerasen pikete informatiboa
07:30ean 27 Poligonoan pikete informatiboa
08:00etan piketeak auzo guztietan
11:15ean zutabea EHUko Campusetik abiatuta
11:45etan zutabeak. Anoeta futbol zelaitik, Antiguako Super Amaratik eta Saguesetik.
12:00etan CNTk deituta manifestaldia Bulebarretik
12:30ean zutabe guztien elkartzea Artzai Onean eta manifestaldia Bulebarreraino sindikatu eta herri eragileek batera deituta.
18:00etan manifestazioa Bulebarrean

"LANGILERIAREN BIHOTZA" BULEBARREAN
Aipatu deialdiekin batera, grebarekin bat egiten dugun talde eta herritar guztien elkargune izan nahi duen gunea antolatu dugu Donostiako Bulebarrean. Eztabaida eta ideien trukaketarako tartea egongo da, baita ikusentzunekoen proiekzioak...
Azkenik deialdi berezia zabaldu nahi dugu, greba egunean jendea etxetik motxila eta bokata hartuta eguna kalean igaro dezan. Martxoaren 29an herritarrok gure eskubideen defentsan kalea gure egin dezagun. Bereziki, Bulebarreko Elkargunea Donostiako langileriaren bihotz bilaka dadin nahi dugu. Beraz, animatu eta bertan ikusiko dugu elkar!

Ikusi hitza hartuko duten ERAGILEEN ZERRENDA

14:00-14:30
Ikasleak-Gazteak; Ikasle Abertzaleak 15´
14:30-15:00
Etxe kaleratzeak; STOP Deshaucios 15´
15:00-15:30
Sindikatuak; LAB 15´ eta CNT 15´
15:30-16:00
Eragile politikoak; EA, Alternatiba eta ezker abertzalea30´
16:00-16:30
Eragile feministak
16:30-17:00
Eragile feministak
17:00-17:30
Ingurumen eragileak; AHTren aurkako taldea 15´
17:30-18:00
Pentsionistak; 15´