Irailaren 26an greba orokorra deitua dago Hego Euskal Herrian.
Espainiako Gobernuaren murrizketa politika geldiaraztea eta neurri
horiek Euskal Herrian ez aplikatzea dute helburu ELA, LAB, ESK,
STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta hamarnaka
gizarte eragileek.
Hori dela eta, lanuzteari begira atxikimendu bilketa abiatu dute. Dagoeneko 100 kolektibo sozialek baino gehiagok
egin dute bat deialdiarekin. Greba orokorra deitzen duten sindikatu eta
eragileen aburuz, “pobreziara eramaten gaituzten politika hauek gelditu
egin behar ditugu, eta horretarako ez dago borroka eta mobilizazioa
beste biderik”.
Honen harira, hainbat eragile sozial eta sindikalek grebarekin bat
egitera deitu dute jendartea eta eragile sozial guztien atxikimendua
eskatu dute. Atxikimendua emateko helbide honetara idatz daiteke:
26angrebaragoaz@gmail.com
