2012/03/21

40 lagun bildu dira groseko asanbladan

Atzo groseko greba komiteak deituta batzar irekia egin genuen Kataluña plazan. Bertan, 40 bat auzotarrek parte hartu zuten. Hiru lan talde egin ziren eta honako planteamendua proposatu zen: helburua krisiaren erantzuleak irudikatzea izatea eta paraleloki auzoari bizia ematen dion komertzio txikiaren defentsa egitea. Horretarako, auzoko komertzio guztietara esku orri bat zabaltzea proposatu dute eta zeregin horretarako bizilagunen laguntza eskatu dute. Aldi berean, honako deialdiak adostu ziren:
Osteguna 22, ostirala 23 eta asteartea 27 propaganda. Plaza Kataluñan 19:00etan.
Larunbata 24, Kalejira. 12:00etan plaza Kataluña.
Astelehena 26, azken koordinazioa Auzo Elkartean 20:00etan
Eta 29an 8:00etan denok kalera!!! Animatu eta parte hartu herritarron eskubideen defentsan.