2012/03/19

Eztabaidagunea antolatu dute Bidebietan ostiral honetarako

Martxoak 23an ostirala Bidebietan hitzordu bat dugu. Eztabaidagunea antolatu egin dute erreforma, krisi kapitalistaz, herri mugimenduaren erronketaz, grebaz, ... aritzeko. Bertan Inaki Gil de San Vicente pentsalari marxistak, Jakue Paskual soziologoak, Gorripideako kide batek eta herri mugimenduko kide batek parte hartuko dute.
Ondoren jantoki herrikoia eta zine forum-a egongo da. Ekimena "bailaratik auzolanean, eraikiz erantzun. Somos huelga y algo más" lemapean antolatu dute eta arratsaldeko 19:30tan hasiko da Bidebietako institutoan.