"Beltza da ortzi-mugan nabari dugun etorkizuna. Diru gosea
besterik ez dutenek, eurak aberastearen truke miseriara kondenatu nahi
gaituzte gazteok. Urte luzetako sakrifizioaz eskuratutako eskubide eta
baldintza duinak kentzeri ekin diote. Honen aurrean, Martxoaren 29an,
lantegi eta ikastetxeak hustu eta kaleak bete behar ditugu. Greba
egunean ikusiko dugu elkar. Zapaltzaileei egurra! Gora langileria! Gora gazte borrokalariak!
