2012/03/22

Amantalak ere greban

Euskal Herriko emakume martxarako plataformatik deialdi berezia zabaldu dute greban parte hartzeko.
Besteak bete, etxeko eta zaintza lanak, errekonozimendu gabeak eta eskubideetan murritzak izanik ere, lana badirela aldarrikatzera deitu dute.
Emakumeok burutzen ditugun lan hauek ikustezin bihurtzen badira ere, sistema ekonomiko eta soziala hauengan sustengatzen dira eta ongizate eta aberastasun iturri dira.
Hori dela eta, eremu pribatuan ere greba egitera deitu dute, baita hori sinbolizatzeko amantalak leiho eta balkoietatik zintzilikatzera ere.
m29an, etxe hau greban!