

Martxoaren 24ko eguerdian ekimen bat burutu zen Groseko bi banketxeren aurka, Banco Santander eta Kutxabank. Beraien ateetan ximaurra bota zen eta gainean honakoa zioen kartelak jarri ziren: "Bankuen negozioari kiratsa dario/ El negocio de los bancos apesta".
Ekimen honen bitartez, bankuek egungo krisi egoerarekiko duten erantzukizuna agerian utzi nahi izan zen. Banketxeek geroz eta mozkin haundiagoak dituzten bitartean, herritar xumeak geroz eta txiroago bilakatzen ari gara. Eta gainera gure etxeak ere lapurtzen dizkigute.
Honekin batera, Groseko herritar, dendari, tabernari, pentsionista, ikasle,langile... guztioi ozen dei egiten diegu Martxoaren 29an deituta dagoen Grebarekin bat egin dezaten eta baita antolatuta dauden mobilizazioetan ere. Amorruz erakutsi behar dugu, egungo sisteman ez gaudela gustora eta alternatiba berriak eraiki nahi ditugula.
Groseko Greba Komitea