2012/03/08

Erreformen gaineko irakurketa zabaldu eta lanari ekiteko dei egin dute Donostiatik

Agerraldia egin dute Donostiako gazte independentistek, LABek eta ezker abertzaleak.

Ideia nagusiak.
- Dekretuz onartu den lan erreforma hau, gaur arte ezagutu dugun lan erreformarik bortitzena da.

- Erreforma honek patronalaren eskakizunei erantzuten dio: boterea handitu eta kaleratzeak errazu, soldatak jaisteko eta hitzarmen kolektiboak ez betetzeko ahalmena handituz.
- Egoera honen guztiaren aurrean burujabetzaren alde borrokatzea da irtenbide bakarra. Estatuen interesen menpe, ez dugu egoera aldaraziko.
- Langile klaseak osatzen dugu jendarte honen gehiengo zabala. Gure esku dago kapitalari boterea borrokatzea. Bide horretan, guztion indarrak batu eta urrats sakonak ematera deitzen ditugu herritarrak. Gure indarrak batuz eta gure eskubideen alde borroka eginez soilik lortuko dugu egoera aldatzea. Beraz, denok batera, ekin lanari!

Aritz eta Lurdesen adierazpenak

Prentsaurrekoko testua osorik