2012/03/19

Ostiralean greba lantzeko hiriburuko bilkura egin zen

Bilkura Groseko okendo kultur etxean burutu zen eta hainbat eragile eta norbanako gerturatu ziren. CNT, LAB, EA, Gazte Abertzaleak, Ezker Abertzalea, Aralar, Gazte Independentistak, Alternatiba, Medeak, Bilgune Feminista, Eguzki, LAB pentsionistak, Askapena, Ikasle Abertzaleak, STOP deshaucios!, ... dira orain artean beren atxikimendua eman diotenak dinamika honi.
Bilkuran hainbat gai landu ziren, besteak beste, Martxoak 24an Bulebarrean informazio eta propaganda gune iraunkor bat jartzearen aukera, Martxoak 26an prentsaurreko masibo bat egiteko planteamendua eta greba egunerako bulebarrean foro ireki bat egiteko proposamena.
Hurrengo egunetan hauek zehazten joango dira eta zehaztu ahala hauen berri emango dizuegu. Bestetik, ez ahaztu lanketa honetan parte hartu nahi baduzu maila pertsonalean edota zure kolektiboak atxikitu eta lanketan parte hartu nahi badu, gurekin kontaktuan jarri m29donostia@gmail.com helbidean.